Ahatea gustatzen bazaizue, probatu OnEinek urtarrilerako ekarriko dizuen errezeta. Goazen!
Osagaiak, 2 pertsonantzat:
– Ahate-izter konfitatuak, 2
– Patata 1
– Piper berde bat eta gorri ertain bat
– OnEin laranja- eta jengibre-marmelada
– Ahate-gantza
– Gatza
𝘌𝘭𝘢𝘣𝘰razioa: Kendu gantza izterretatik eta gorde. Sartu izterrak labean eta prestatu 200ºC-tan 15 minutuz. Bitartean, moztu piperrak juliana eran, birrindu patata, nahastu biak eta behin onduta, frijitu aurrez erreserbatutako ahatearen koipean. Jarri piper eta patata-opila platerean, gainean ahate-izterra eta alde batean laranja beroko marmelada. Izterrei distira emateko, marmelada pixka bat ere jar daiteke haien gainean, sukaldeko brotxa erabiliz. Eta OnEin!!