OnEin kontserbak Bego Villar Landetaren eskutik jaio zen 2015. urtean. Baserria eta lantegia Hernaniko Martindegi auzoan daude, Euskal Herrian.

Ongi etorri gure etxera!

Kaixo, Bego naiz, OnEin kontserbak-en arima

Jakin gabe, proiektu hau 1992an hasi zen nire senarraren familiaren baserrian negutegi batzuk jarriz, Josefa amonaren baimenarekin.

2011n baserri hau gure etxe bihurtu zen, eta 1992az geroztik baratzeko soberakinekin autokontsumorako egiten nituen kontserbak, 2015ean nire bizimodu bihurtu zen, multimedia ekoizpenaren mundua alde batera utziz.

Zer eskaintzen dugu?

Gure produktu-sorta eskaintzeaz gain, ahalik eta zerbitzu handiena emateko beste proposamen batzuk ere baditugu, ditugun instalazioak aprobetxatuz.

Enkarguz: Neurrirako kontserbak egiten ditugu kontsumo-taldeentzat eta baratze txikiak dituzten partikularrentzat, soberakinak gorde ahal izateko. Barazki edo fruitu kontserbak egin behar badituzu eta instalazio egokirik ez baduzu, jarri gurekin harremanetan eta denon artean egingo dugu.

Prestakuntza: Marmeladen eta era guztietako landare-kontserben sekretuak ikasi nahi dituzten pertsonentzako ikastaroak eskaintzen ditugu.

Ostalaritza: zure negoziorako marmelada edo kontserba begetala bilatzen duzu eta ez duzu aurkitzen? Deitu, elkarrekin egingo dugu. Deitu, elkarrekin egingo dugu.

Onein_kontserba Ekologikoak

Nola egiten dugu lan?

Erabiltzen ditugun osagaiak ekologikoak eta sasoikoak dira. Gure baratzetik eta inguruko beste batzuetatik, ahal den guztietan. Zuzenean ekoizleekin lan egiten dugu, bitartekorik gabe, bientzat bidezko prezioan. Azukrea, gatza eta limoia dira gure kontserbatzaileak.

Gure karbono-aztarna murrizten dugu sukalderako biopropanoa erabiliz, eta gure teilatuan jarri ditugun plaka fotovoltaikoekin elektrizitatea sortzen dugu.

Onein Kontserbak mermeladas de verduras

Ahalik eta hondakin gutxien sortzen dugu:

  • Gure packagingak ez du alferrikako zaborrik sortzen duen elementurik; adibidez, eskuz egindako kontserbaren sinbolo den ohiko txanoa. Ontziak beirazkoak dira (edukiontzi berdea) eta tapak (edukiontzi horia) ez du bisfenolik.
  • Hondakin organikoak baratzean aprobetxatzen dugun konposta egiteko erabiltzen ditugu.
  • Kartoia eta plastikoak ahalik eta gehien berrerabiltzen dira, azkenean dagozkien edukiontzietara eraman arte.
onein_kontserbak_baserria_martindegi Hernanin

Zergatik ekologikoa?

Fruta eta barazki ekologikoen ekoizpenak ingurumena errespetatzen du. Pestizida sintetikorik ez egoteak ekosistemak babesten ditu eta ongarri naturalak erabiltzeak lurzorua eta atmosfera kutsatzea saihesten du.

Nekazaritza ekologikoak elikadura-eredu bidezkoago baten alde egiten du nekazariarekin, kontsumitzailearekin eta planetarekin. Elikagai ekologikoek mantenugai gehiago dituzte, eta kontsumo arduratsua denon kontua da.

Ekoizpen ekologikoa ziurtatzen digun kontrol-erakundea Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK – EKOLURRA) da, eta gure operadore-zenbakia 2025 da.

onein_kontserbak_BIO_zigilua