Marmelada estra LARANJA ETA KUIA

Sello ecologico de OnEin kontserbak

%75 fruta

Marmelada honek oreka ezin hobea du laranjaren azidotasun eta potentziaren eta kalabazaren gozotasunaren artean. Laranja-marmelada leunago baten bila bazabiltza, hau da zurea!

2,70 4,40 

SKU N/A Category Tags ,
Osagaiak: laranja*(%47), kuia*(%28), kanabera azukrea*, limoi zukua*, jengibrea* eta agar-agar*
(* EB Nekazaritza ekologikoa / EB ez)

Osagai nagusien jatorria: Baratze propioa eta Valentzia

Alergenoak: Ez ditu

KONTSERBAGARRI ETA KOLORATZAILE KIMIKORIK GABE

Informazio nutrizionala:

  • Balio energetikoa: 582 kJ – 137 kcal
  • Gantzak: 0,5 g
  • Saturatuak: 0,1 g
  • Karbohidratoak: 40 g
  • Azukreak: 35 g
  • Proteinak: 0,9 g
  • Gatza: 0 g

Deskribapena

Testura leun eta sendoa, ogi txigortu baten gainean erraz zabaltzeko aukera ematen duena eta ertzean ez erortzeko moduan mantentzen dena.

Gure “Laranja-jengibrearekin” marmeladaren konbinazio berdina egiten dugu, alegia, laranja, jengibrea eta limoi-zukua, baina gure baratzeko kalabaza gehitzen diogu.

Bazenekien:

Laranja nazionalen denboraldia azarotik ekainera bitartekoa da. Gure kalabazak udazkenean biltzen dira eta biltegian gordetzen dira martxora arte.

Laranja aliatu kardiobaskular ona da, idorreria saihesten du eta anemiari aurre egiten laguntzen du. Laranja ertain batek 85 mg C bitamina ematen ditu, gutxi gorabehera, eta beraz, eguneko behar gomendatuen %100 betetzen du (60 mg/egun).

Kalabazak ur eta zuntz ugari du, kaloria gutxi ematen ditu eta asetze-efektua du. Gainera, antioxidatzaileak diren betakarotenoak ditu.

Informazio gehigarria

Tamaño

110g, 220g

Produktu gehiago