Deskribapena
Testura leun eta sendoa, larru-birrin txikiekin. Erraz zabaltzen da ogi txigortu baten gainean, eta ez da ertzetatik erortzen.
Udaberriko barietate gozoenekin eta mamitsuenekin egina. Gainera, jengibrea eransten diogu, zaporea eta azala indartzeko, ukitu mikatz bat emateko.
Laranja-zapore bizia harrituko zaitu, eta ogi txigortuan erabiltzeaz gain, ikusiko duzu primeran konbinatzen dituela gazta fresko eta krematsuak, arrainak eta haragia.
Adibidez: txibiak plantxan laranja-marmeladarekin, ahate-urinekoa laranja-marmeladarekin…
Bazenekien:
Laranja nazionalen denboraldia azarotik ekainera bitartekoa da. Guk martxotik maiatzera bitartekoak erabiltzen ditugu.
Laranja aliatu kardiobaskular ona da, idorreria saihesten du eta anemiari aurre egiten laguntzen du. Laranja ertain batek 85 mg C bitamina ematen du, gutxi gorabehera, eta, beraz, eguneko behar gomendatuen %100 betetzen du (60 mg/egun).
Jengibreak propietate antiseptikoak, antioxidatzaileak, kitzikagarriak, antiinflamatorioak eta antimikrobianoak ditu. Transpirazioa eta odol-zirkulazioa hobetzen ditu, gorputzari energia emanez eta gorputzaren desintoxikazioa sustatuz.