Marmelada STEVIAREKIN: KIWI ETA SAGARRA

Sello ecologico de OnEin kontserbak

%95 fruta

Azukrerik hartu ezin baduzu, baina ogi txigortua marmeladarekin gosaltzea gustatzen bazaizu, hemen duzu kiwi eta sagar soluzioa, eta horri Steviako estraktu puru bat gehitu diogu ukitu gozoa emateko. Diabetesa dutenentzat da.

3,74 

SKU S0-KIW-P Category Tags ,
Osagaiak: Kiwia*, sagarra*(errezila), ura, limoi zukua*, estebiolo-glikosidoa (E-960) eta agar-agar*
(* EB Nekazaritza ekologikoa / EB ez)

Osagai nagusien jatorria: Baratze propioa eta Gipuzkoa

Alergenoak: Ez ditu

KONTSERBAGARRI ETA KOLORATZAILE KIMIKORIK GABE

Informazio nutrizionala:

  • Balio energetikoa : 222 kJ – 53 kcal
  • Gantzak: 0,5 g
  • Saturatuak: 0,08 g
  • Karbohidratoak: 11,4 g
  • Azukreak: 7,6 g
  • Proteinak:0,9 g
  • Gatza: 0 g

Deskribapena

Nutrizio informazioari buruzko datuak kontsultatuz gero, ikusiko duzu azukre batzuk badaudela prestakin honetan, baina horiek frutak berak dituenak dira.

Steviaren estraktu purua gehitu dugu; ukitu gozoa badu ere, gramo bat azukre ere ez du.

Zergatik dauka prestakin honen testurak pure baten antza, marmelada baten antza baino gehiago? Azukrerik ez duenez, ezinezkoa da azukreak frutaren pektina naturalarekin erreakzionatzean agertzen den gela sortzea.

Bazenekien:

Kiwia gantz gutxiko eta zuntz ugariko fruta gozoa da. Gainera, mineral, potasio eta kaltzio ugari ditu, baita C eta E bitaminak eta azido folikoa ere.

Erabiltzen dugun “Regil sagarrak” propietate onuragarri asko ditu gure osasunerako, eta nabarmendu nahi dugu boroan aberatsa dela, eta horrek kaltzioa eta magnesioa organismoan asimilatzea errazten duela.

Informazio gehigarria

Weight 130 g

Produktu gehiago