Tipula karamelizatua

Sello ecologico de OnEin kontserbak

Nork ez du inoiz tipula karamelatua prestatu? Nahikoa negar egin behar da errazio bat lortzeko.

Bada, hemen duzu irtenbidea. Guk zuregatik egiten dugu, nahi duzunean erabil dezazun. Gure baratzeko tipulinak erabili ditugu, eta ukitu berezia emateko garagardo ekologiko bikaina gehitu diogu.

3,60 

SKU M0-CEB-P Category Tag
Osagaiak: Tipula*, kanabera azukrea*, garagardoa*, oliba olioa*, limoi zukua* eta itsas gatza (glutena dauka)
(* EB Nekazaritza ekologikoa / EB ez)

Osagai nagusien jatorria: Baratza propioa

Alergenoak: Ez ditu

KONTSERBAGARRI ETA KOLORATZAILE KIMIKORIK GABE

Informazio nutrizionala:

  • Balio energetikoa : 756 kJ 180 kcal
  • Gantzak: 8 g
  • Saturatuak: 1 g
  • Karbohidratoak: 25 g
  • Azukreak: 19 g
  • Proteinak: 1,8 g
  • Gatza: 0,3 g

Deskribapena

Gure baratzeko tipulatxoak erabiltzen ditugu produktu honetarako, leunagoak eta gozoagoak direlako. Txikitu egiten ditugu, ahosabaian zatirik hauteman ez dezazun, erraz zabaltzen den testura leun eta sendoa lortuz.

Erabil ezazu laguntzeko: oilasko-bularki bat plantxan edo edozein haragi edo arrain, gogokoen duzun ogitartekoan, odolki-pintxoa plantxan, foie-pintxoa, gaztak eta abar.

Bazenekien:

Tipulinak, zapore eta usainagatik, tipularen antz handia du, baina ez da landare bera. Hozkailuan gorde behar da, eta osorik jan daiteke (orri xehatuak zopei eta kontsomeei gehitzen zaizkie).

Nutrizio-propietate ugari dituzte gure osasunerako. Besteak beste, C bitamina (antioxidatzailea) eta K bitamina ugari (odola behar bezala koagulatzeko) eta betakarotenoak ditugu.

Informazio gehigarria

Weight 130 g

Produktu gehiago