Tomate frijitua

Sello ecologico de OnEin kontserbak

Nori ez zaio gustatzen tomate saltsa? Gure sukaldeetan erabilienetako bat da, eta etxe bakoitzean errezeta bat dago. Zein da zure gogokoena?

OnEin-en amak egiten zuen bezala egiten dugu (Bego zuen izena, nik bezala). Harekin eman nituen lehen urratsak sukaldean, eta errezeta asko gorde ditut.

4,40 

SKU V0-TFR-G Category Tag
Osagaiak: Tomatea*, tipula*, piper berdea*, oliba olio birjina*, kanabera azukrea** eta itsas gatza (** EB ez)
(* EB Nekazaritza ekologikoa / EB ez)

Osagai nagusien jatorria: Baratze propioa eta Nafarroa

Alergenoak: Ez ditu

KONTSERBAGARRI ETA KOLORATZAILE KIMIKORIK GABE

Informazio nutrizionala:

  • Balio energetikoa : 286 kJ – 68 kcal
  • Gantzak: 30 g
  • Saturatuak: 0,4 g
  • Karbohidratoak: 10,1 g
  • Azukreak: 6,6 g
  • Proteinak: 1,4 g
  • Gatza: 1,5 g

Deskribapena

Tipula eta piperra su motelean bigundu ondoren, aparte egin dugun tomate purea gehitu (azala eta pipitak kenduta) eta dena ondo xehatuta prestatu.

Gure baratzean landatzen ditugun “Andeetako adarra” eta Nafarroako baratzeko “Udarea” barietateak erabiltzen ditugu, ur gutxiago dutelako.

Bazenekien:

Tomatea frijitzean, mineral, bitamina eta beste mikronutriente batzuk galdu egiten dira, barazki guztietan bezala. Bestalde, egosteak likopenoaren propietate funtzionalak handitzen ditu, eta ezaugarri antioxidatzaileak indartzen ditu.

Gainera, onura probiotikoak mantendu egiten dira, eta kipula, oliba-olioa eta tomatea konbinatuta, konposatu antioxidatzaileen erabilgarritasuna handitzen da.

Informazio gehigarria

Weight 350 g

Produktu gehiago