Zapoa tomate-marmeladaren eta albahakaren gainean

Gabonetan familia aho zabalik uzteko errezeta aurkezten dizuegu gaur: Gogoan izan!

Osagaiak (5 pertsonentzat):

– Rape isatsak (1 kg)
– Mezclum de Germinados
– Tomate-albahaca OnEin Marmelada
– Fruitu lehorren ozpin-olioa
– Oliba-olio bizia
– Pipermin beltza
– Gatza
– Tipulina

Ozpin-olioarentzat:

– Oliba olio suabea
– Sagar ozpina
– Eztia
– Gatza
– Fruitu lehor txigortuak (intxaurra, almendra…)

Elaborazioa: Zapo-isatsak garbitu eta gatza eta piperbeltza bota. Janarien plastikozko poltsa batean jarri eta hutsa egin. Egosi 10 minutuz 65ºC-tan (termometro baten laguntzaz) eta gehitu izotz-puskak tenperaturari eusteko. Poltsak berehala hozten ditugu ur hotzetan izotzarekin sartuta, eta hotz mantentzen ditugu platera egin arte. Ozpin-olioa egiteko, fruitu lehorrak (ez oso txikiak) xehatu, eta olioa (50 ml), ozpina (koilarakada bat), eztia (koilaratxo bat) eta gatza (pizca bat) nahastu, eta fruitu lehorren txikizioa gehitu.

Orain atera zapo-isatsak huts-poltsetatik, eta gorritu zartaginean, olio pixka batekin. Isatsak 4-5 cm-ko lodierako medailoietan moztu, eta jarri ernamuinak albo batean, eta bota ozpin-olioa, inguraketa-leka (aurrez epela) eta zapo-medailoiak gainean. Tomate- eta tipulin-hautsarekin eta ozpin-olio pixka batekin apaintzeko. OnEin!

Errezeta partekatu:

Facebook
Twitter
Pinterest

Gure errezeta gehiago